Meza sainduko kristau eskakizunak
Davant, Jean Louis
Kristoren entzuleak
elizan bildurik,
Fedean bizitzeko
ez ukan beldurrik!
Indar eman diezagun
maitasunarekin,
Aitaren aitzinean
dugun otoitz, egin.
Estatua jainkotuz
asko baita-galtzen,
Jendea bego lehen
eta ez infrentzuz!
Munduko-gobernuak
azkenean zentzuz
Denen zerbitzatzeaz
axola ditezen.
Goiko izpiritua
lurrean onartuz,
Kulturaren indarra
ezagut dezagun.
Euskararen eskua
orori luzatuz,
Gogo berri batekin
gaudela euskaldun.
Euskara, lurra lana
loturik elgarri,
Bere libertatean
errespetatua,
Bakean bizi dadin
euskal populua,
Populuen artean
jaunari kantari.
|