Ene herria
Davant, Jean Louis
1
Ere herria, miresten zütüt
haur denborako begiez
Andere handi zira beztitü
dentela fizko hegiez
Zaia zolala heltzen nitzaizü
doi-doia nizan Pettarra
Baina eskütik hartü neraizü
eta zütan düt indarra.
2
Azkorri oroz leihoan zütüt
oi Otsogorri gainea
Pistan behera ikusten daizüt
erria edo nigarra
Eta ibarra junpatzen baitü
zure kantore zilarrak
Ama hoberik asma daitea,
ene Xibero maitea?
3
Ene leihotik ageri düzü
beste mendirik halere
Orzanzurieta, Auza, Iparla,
Urtsuia eta Baigura
Ene herria, ez otoi bekaitz,
herria dot hura ere (berriz).
4
Oi sor lekia, zure lekia
bester ützi ez düt gura
Ama bat bera eta zü zira,
Xibero ama maitea!
Eüskal-Herria berriz güzia
maite düdan emaztea (berriz)