Departamentia
Davant, J.L.
DENER:
Abertzale bortitz, frantzes bürü gogor
Algarren etsaiak izana gatikan
Jente hanitx dira üsü algarrekin
Oro estakürü, zentzü honari gor
Xede horren kontre ariko güdükan
Batek dela güti, bestek soberakin
Dela interesak, bai sendimentiak
Bazter üzten eüskal departamentia.
ABERTZALEER:
Departamentia ez da miraküilü
Baina bagünüke horrekin akülü
Xorrotxago zerbait gure haitetsien
Eta bereziki eüskal kontzientzien
Goiti pusatzeko arteko bidean:
Gühau ezin egon beti, haurrideak!
Gütiz badüt üzten departamentia
Non düket büria, non zühürtzia?
BURU GOGORRER:
Zure amodioaz, Ama, gabetürik
Xiberoa beste probintzietarik
Nahi balin badüt betiko berexi
Zertan düt eüskaldün izena merexi?
Baiona hürrüntxe, Paue hor dügüla
Estakürü merke, arrazo ahüla:
Sobera bazaikü departamentia
Non dügü bihotza, non sendimentia?
BERRIZ DENER,
IGORTE:
Gogoz frantximantak dira jaunkillotak!
Beste oro zütan arren bedi jünta
Zeren zühürtzia, bai sendimentia
Zure alde tützü, departamentia.
Eta zurekilan gaiza bat segürra
Maulen berriz behar da suprefetüra.