Dominus regit me
Jauna det nik Artzai,
Ez naiz deusen peitu;
Larre samurretan
Ertsi nau ta zaitu.
Ur otz baretara
Berak zuzendu nau:
Bizkortu nau makal
Negoen ardi au.
Iņon gal ez nadin,
Bide zuzenetik
Ibilarazten nau
-Bere izenagatik.
Toki illun beltzetan
Naiz ibilli nadin,
Ez naiteke bildur
Zu baitzaude enekin:
Zure artzai-txankak
Alaitu nau egin.
(22'garren salmoa)
Mai bat gertu dezu
Nere aitzinean,
Jazartzen zaizkidan
Etsaien aurrean.
Burua gaimelez
Igortzi didazu,
Ta nere ontzia
Bai dala gozatsu!
Zure urrikalmena
Nerekin dabila
Unean-unean
Babesten nauela.
Ta berorrexek nau
Egun ta betiko
Jaunaren etxean
Biziaraziko.
|