Urzouak
Joanes
I
Sariak bildu dira, apeuak eraitsi
Houna azken urzouak, nork naitu erosi?
Egin dezan atheri, bestela erautsi,
Aurthenkoz thartak tugu aski iharrausi.
II
Laphourdiko zolatik Zubero gaņera,
Bortietan artzaņak goizik oihanera
Zouatzan urzoueri agour egitera,
Grazia ederrenez hen inganatzera.
III
Aphalian mendichkak zuhaņez gorderik,
Zuhain haien kaskouan etchola berderik;
Urzo ourddina han da igaran arhinik;
Lagun zoumbaitto utzi hegala hautserik.
IV
Zour ochkak harta eta dugun orai khounta,
Ikhous bakhotchak zouņen handi dian meta;
Bena kontentatzia arauz neke beita,
Bazterretarik bada ehun mila kouinta.
V
Sustarriko lephouan, ulhunchkorik Chuhu
Ari da: Hire pharte dozena bat bahu?
Beharria hazt'eta egiten du: Hu! Hu!
Debrietat eihera hik utzi ezpahu!
VI
Sustarri, Garindaņe, Behokaia ere,
Idaula, erran gabe, lekhu hounak dire;
Ez dutut heben nahi nik mendratu batre;
Aurthen pholbora guti han orotan erre.
VII
Aņaut Pettarrak ez du behar dolu ukhen,
Zeren den hurrun egon, nahigorik heben,
Badakigu armetan haura zouin trebe den,
Halarik ere urzo guti zian hilen.
VIII
Goure mendiak dira beltzourika egon,
Egun oroz odeia haien gaņen zagon;
Holako urrieta ez du egin nihon;
Inkhanturik badeia? Aņaut, zouri gai on.