inprimatu
Sigismundo-ren itzaldi-beragangoa presondegian
Izenburua:
Sigismundo-ren itzaldi-beragangoa presondegian
Sinadura:
Calderón de la Barca
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: J. I. A.)
Egilea(k):
Calderón de la Barca
J. I. A.

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
49-51

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Sigismundo-ren itzaldi-berangangoa presondegian

 

Calderon de la Barca

 

 ¡Ay ni beartsu! ¡Ay doacabe!

 

 Jakin nai nuke, zerubac,

 Ni onela ecusiric,

 Zertan gaizki egiñ dedan,

 Zuen contra jayorik;

 Alabañan, jayo-ezkero,

 Agiri-zait bertatic,

 Arrazoya dezutela

 Nere contra jaikiric;

 ¿Zer gizonai gaitz-geiago

 Jayo-izana alacoric?

 

 Bacarrik Jakin nai nuke,

 Kentzeco buraustea,

 Alde-batera, o zerubac,

 Utziric jayotzea,

 ¿Zertan naizan char geyago

 Ni geyago astintzeco?

 ¿Etziran jayo besteac

 Bada, orrela izateco,

 ¡Zer mesede dute oye,

 Nic bera ez eukitzeco?

 

 Juyo orduco chorichua,

 Gala ederrez janziya,

 Lumazco-lora bezela,

 Ta egaldi-loratiya,

 Ots-garbi zeru-saloyac

 Ziri-ziri erdibiric

 An dijua chiu-chiu,

 Abi-maitea utziric;

 Eta, anima geyagoz, nic

 ¿Ez det libertaderic?

 

 Jayo danetic piztiya,

 Tantaz-nabarmeuduba,

 Izartalde baten eran

 Azalduric narraba,

 Jan-bearrez, libre dabill

 Noiz-nai irten leizetic,

 Arrituric ingurubac

 Bere orroa izugarriz;

 Eta nic griña obeagoz

 ¿Ez det libertaderic?

 

 Jayo danetic arrai-bat

 Ur-belardi loyetan,

 Escatazco ontzichoa

 Dirudi ujoletan;

 Zabal-zabal dabillela

 Nora-nai jiraturic,

 Ur-zelai neurrigabean

 Ez du arkitzen caburic;

 Eta nic gogo andiagoz

 ¿Ez det libertaderic?

 

 Jayoric errecachua

 ¡Suge-baten modura,

 Lora-tartean ziarca

 Darama irristadura,

 Ziraun-zillarrezco-gisa

 Pichiyai muñ emanic,

 Canpora igasitzen dala

 soñu-gozoz marmarric,

 Eta nic bizi geyagoz

 ¿Ez det libertaderic?

 

 Emen, sutagar egiñc

 Nere griña arrotza,

 ¡¡Prinzaca bota nai nuke

 Bularpetic biotza!...

 ¿Nolatan, ezer badira

 Gizartean legiac

 Zuzentasun da arrazoia,

 Kendu on mesediac

 Zerutic dauzkeenac urac,

 Arrai, pizti, choriac?

 


inprimatu