Orhi-ko txoriek
Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxahun Iruri)
1
Orhi-ko txoriek dener deikie hortan bihotza altxatzen,
Ageri da Zibero ez dela segürki orano galtzen;
Nahiz eta artzain fidel bat dugün gük galdürik liken,
Gregoire Eppherre, gure büria, orai beitügü otoizten.
2
Larrazkeneko azken ürzuak juan dira erranez adio,
Bena ordari atzaman dügü heben lau bilhagarro,
Gure saretan sartü dirade et'eztira libratüko,
Koblakan nausi beitira horik Eüskal Herriko.
3
O koblakari ene lagünak, goxoki deiziet erraiten
Ziberun güziek deiziela ber bihotza eskentzen,
Ber denboran bésuen artian anaie bezala hartzen,
Hirur probintziak beikirade ber Amaren laidatzen.
4
Orai zien aldi, koblakariak, eta zütiet eitziko,
Ziberotarrer esplikatzera zien amodiua oro;
Badakit kapable zidela sala hunen altxatzeko,
Uzten zütiet'arren ordari, Ama zien gidatako.