inprimatu
Zaldi baten bizitza
Izenburua:
Zaldi baten bizitza
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
50

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zaldi baten bizitza

 

Bilintx

 

 1

 

 Orra sei berso kale

 garbitzalleari,

 zeña bere izenez

 dan Joxe Mari.

 Erraza lezazkike

 iru Abe Mari

 indarra etortzeko

 zaldi zuriari,

 animali ori

 urriki zait neri,

 falta du ugari

 egoteko guri,

 kartoyakin egiña

 dala diruri.

 

 2

 

 Goizero bear diyo

 eraso lanari

 zikiña bildu arte

 erri danari,

 berriz ere obeto

 bizi ezdananari,

 nabarmenduko zaizka

 ezurrak ugari;

 ez naiz txantxatz ari

 eta Joxe Mari

 zaldi gaxoari

 nai aña janari

 eman zayozu, ea

 jartzen da lodi.

 

 3

 

 Dago eskeletuen

 itxurak arturik;

 ¡diña jan ezak dauka

 orrela galdurik!

 ¿nola ez da egongo

 oso argaldurik,

 irukitzen badute

 askotan baraurik?

 Zaldi orri nik

 ez det esperorik

 ezer ikusterik

 ezurrak besterik,

 ez du beintzat izango

 odol golperik.

 

 4

 

 Lana sobra du bañan

 janaria falta,

 urrikigarria da

 dakarren planta;

 gaizoak ez lezake

 luzaro aguanta,

 flakiarekin ezin

 mugitu du anka,

 pentzu gutxi jan ta

 kalean jiraka,

 gaizki bizi da ta

 indarrik ez daka,

 eziñ karriatu du

 karro bat kaka.

 

 5

 

 Munduan ez liteke

 zaldirik arkitu

 duenik orrek aña

 pena sufritu;

 biotzik gogorrena,

 lezake kupitu,

 ez du zartzera txarra

 gaisoak atxitu,

 pausua nagitu,

 ezin du mugitu,

 zaldi orrek ditu

 zazpi espiritu,

 bestela bizirikan

 eziñ gelditu.

 

 6

 

 Gisagazoaz danak

 pena artzazute,

 baldiñ biotz biguñak

 badituzute:

 azi zan egunetik

 eta oraiñ arte,

 serbitzuba egin du.

 errian bastante

 igande ta aste

 jayarekin naste

 makiña bat urte

 pasa dizkitzute;

 oraiñ erritirua

 merezi luke.

 

 Zaldiaren eriotza

 

 Indarra zekan arte

 zikiña karrayo,

 eragiten zioten

 makiñabat zayo;

 ¡bañan miñez jarri da!

 ¡indarra-juan zayo!

 ¡Nekearen pagua

 balaz eman zayo!

 

 OBIZDEA

 

 Azkenak emen daude

 zaldi argal baten

 zeñak etzuen iñoiz

 pentzu on bat jaten.

 ¡Gelditu zaizkan mami

 puzkak eramaten,

 beliak lan askorik

 apenas daukaten!

 


inprimatu