inprimatu
Pozez ta bildurrez
Izenburua:
Pozez ta bildurrez
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
28.zk.
Orrialdea:
179

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pozez ta bildurrez

 

Bilintx

 

 1

 

 Dama gazte polit bat

 dago Donostiyan

 berdiñik ez dubena

 zeruben azpiyan.

 Biyotza mugitzen zait

 modu txit eztiyan

 nere pensamentura

 datorren guztiyan.

 

 2

 

 Graziyazko aingeru

 adoragarriya,

 Jaunaren ondotikan

 egan etorriya,

 zerubak egindako

 milagro berriya,

 gloriyaz be dezan

 Donostiko orriya.

 

 3

 

 ¿Arpegiya zeñek du

 arrek bezin fiña?

 ¿Eta zeñek gorputza

 ain ongi egiña?

 Ibilleran ere da

 guztizko ariña;

 Euskerak ez du itzik

 famatzeko diña.

 

 4

 

 Naiz plazara juan bedi

 naiz juan iturrira

 ¿Nork ez du arreta jartzen

 arren ibillira?

 Bat bañan geyagore

 gelditutzen dira

 ezkutatzen dan arte

 berari begira.

 

 5

 

 Bere jatorriz duben

 patxara fiñian

 biria pasatzen du

 pauso ariñian

 lurrik ez du zanpatzen

 txoriyak añian;

 txutik joango litzake

 uraren gañian.

 

 6

 

 Orrenbeste graziya

 dituben meriyo

 arentzako gordia

 zenbat amoriyo

 biyotzian dakatan

 ¿nork kontatu diyo?

 ¡kalian ikusita

 esan dit ariyo!

 

 7

 

 Berriz ikusitzeko

 egingo det modu

 juango dira baño len

 ogeita lau ordu.

 Ariyo esaten badit

 laister entzungo du:

 -Nere arratseroko

 ametsa, ¿zer modu?

 

 8

 

 -Ongi nai ta ezin izan-

 esango dit anbat;

 ni erantzungo diyot:

 -Noski besterenbat

 izango da sufritzen

 dubena zuk ainbat.

 ¿Zein da bada, esazu,

 zu naizinduzken bat?

 

 9

 

 Burlaz esaten dozu:

 -Nork naiko nau ni? nork?

 aberatsa ez danik

 ez du maite iñork.

 Baña ni ordubantxen

 erantzungo diyot.

 -¡Zoragarriya! ¿naizu

 maita gaiten biyok?

 

 10

 

 Bayetz esaten baldin

 badit erdi farrez,

 erotu egingo naiz

 pozaren indarrez.

 Ezetz enzuten badet

 nere suerte txarrez,

 itz orrek utziko nau

 betiko negarrez!

 


inprimatu