inprimatu
Pobriaren suertia
Izenburua:
Pobriaren suertia
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
157

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pobriaren suertia

 

Bilintx

 

 Beste alibiyorik

 Pobriak ez daka:

 negarrez jaio eta

 bizi arrastaka;

 galtzarbian, kolkuan,

 nun-nai arraskaka,

 erropetan koipia

 zikiña ta kaka.

 Jendiak ikustian

 artutzen du nazka,

 danak pasatzen zaizka

 ondotik presaka;

 nai baldin badu ibilli

 kalian jiraka,

 ateratu orduko

 etxetikan anka

 mutill txikiyak ditu

 atzetik millaka,

 azenariyo eta

 patata tiraka;

 zakurrak ere asten

 zayozka zaunkaka

 alboriyak tiratzen

 diyote pullanka,

 dariak, kristau ta abere,

 guziyak txandaka

 gizarajua dute

 ibiltzen burlaka.

 ¡Batek obe luke izan

 pobre bañon kaka!

 


inprimatu