inprimatu
Pagatzalle on bat
Izenburua:
Pagatzalle on bat
Sinadura:
Bizkarrondo Ureņa, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
157

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pagatzalle on bat

 

Bilintx

 

 Egun batean joan zan

 gizon bat kafera,

 beste askoren gisa

 zerbait artutzera,

 eta ango mutillak

 al zuen lenena

 eraman zion berak

 eskatu zuena.

 Sillan exeririkan

 deskantsu onian

 komeni zitzaiona

 artu zuenian,

 oju bat egin zuen

 soņu aundikua,

 zeņetan deitu zuen:

 -Aizak, mutikua,

 ua galdetutzera

 nagusiagana

 zenbat pagatutzen dan

 nik artu dedana.

 Seiak ekarri zion  

 zuzen mandatua:

 -Jauna bost errial da

 berroren kontua.

 gizona ordubantxe

 trantzian zeguen;

 pezeta bat bakarra

 besterik ez zuen,

 eta eskeņi zion

 esanaz seriyo:

 -To, eta nausiari

 eraman akiyo.

 Mutillak esan zion

 artu ordurako:

 -Errial bat falta du

 emen konturako.

 Arrek eranzun zion

 bere beriala,

 len alegia ez aitu:

 -ŋZenbat? ŋErriala?

 ŋIk ez dirak serbitu

 mandatugillentzat?

 Errial ori, bada,

 gordezak iretzat.

 


inprimatu