inprimatu
Neskatxa bati mutill batek jarriak
Izenburua:
Neskatxa bati mutill batek jarriak
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
134-135

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Neskatxa bati mutill batek jarriak

 

Bilintx

 

 1

 

 Goguan izango dot,

 Bai, gaurko eguna,

 Berriro biyok alkar

 ikusi deguna:

 Auxen da ditxa, eta

 Auxen da fortuna,

 Zergatikan zu zeran,

 Maitetxo kutuna,

 Nere asnasia, ta

 Nere osasuna.

 

 2

 

 Egiyazko amoriyoz

 Nai dizutalako,

 Zugatik pasatzen det

 Naibakia franko:

 ¡Oraiñ au poza, bistan

 Zaukazkitalako!

 Aspaldiyan ikusi

 Ez zindutalako,

 ¡Ura bildurra nekan

 Miñ zenubelako!

 

 3

 

 Nere biyotzak, jo zer

 Poza duben artu!

 Onen golpiak eziñ

 Ditut aguantatu:

 Bere lekutik dabill

 Nayian faltatu,

 Kanpora irten ez dediñ

 Biar det kelkatu,

 ¡Gaxuak zuregana

 Nai luke saltatu!

 

 4

 

 ¡Au nere zoramena!

 Zutzaz gustatu ta

 Bildur naiz gera nadin

 Burutik galduta:

 Ainbesteraño nago

 Enamoratuta,

 Nai badezu oñetan

 Belaunikatuta

 Adoratuko zaitut,

 Agindu zazu ta.

 

 5

 

 ¡Zer ote da graziyan

 Norbait erortzia

 Frankotan gertatu zait

 Gogora etortzia

 Kanpantorrian gora

 Korrika iyotzia,

 Ta zure alabantzan

 Kanpanak jotzia.

 

 6

 

 Nik ezin sinistu det

 Zuk esan dezula,

 Nere amoriyua

 Dudan dakazula:

 Arren, orlakorikan

 Pentsa ez zazula.

 Eta nai dot seguru

 Jakiñ dezazula,

 Beti bezela zure

 Mende nakazula.

 

 7

 

 Fiñ nabillen edo ez

 Ez zaudezen dudan,

 Ara zer juramentu

 Egingo dizuran:

 Aiñ amoriyo aundiz

 Nola zu zaituran,

 Maitatzen baldiñ badot

 Besterik sekulan,

 Ez dezatala izan

 Parterik zeruban.

 

 8

 

 Zure graziyetara

 Oso zoratuba,

 Biyotza sentitzen det

 Enamoratuba:

 Ni bizi naizen arte,

 ¡Baratz loratuba,

 Dizdizara klarozko

 Izar doratuba!

 Ez zaizu faltatuko

 Nork adoratuba.

 

 9

 

 Ala diruri zu ta

 Zaukazkit loretzat,

 Baratzakuak baño

 Oraindik obetzat:

 ¿Norentzako zera zu,

 loria, norentzat?

 Ez zenuke izan bear

 Beste iñorentzat,

 ¡Baizikan biyotzetik

 Nai dizun onentzat!

 

 10

 

 Lengo egun batian,

 ¡Ai, San Antoniyo!

 Doi-doi egin zeniran

 Kalian ariyo;

 Badakit, sobra dakit

 Zer dala meriyo

 Errebiltzen nazun

 Orlako seriyo:

 ¡Zuk asko merezi, ta

 Nik gutxi baliyo!

 

 11

 

 Aguro ezkontzeko

 Dakat animua,

 Bakarrik aspertu nai,

 Biat arrimua:

 Obran zurekin jarri

 Nai nuke asmua,

 Bara, zumo gozodun

 Marrubi umua,

 Zu nere miñarentzat

 Zera balsamua.

 

 12

 

 Aditzera detanez,

 Dama begi alai,

 Zure ondoren dabill

 Makiñabat galai;

 Bañan ayetakorik

 Ez omen dezu nai;

 Bara ni nai banazu

 Izan zuk senar-gai,

 Konformatzen al zeran

 Esan ez edo bai.

 

 13

 

 Bañan ikusten zaitut

 Erantzun nai ezik,

 Baietzik esan gabe,

 Ain gutxi ezetzik;

 Orla gelditutzia

 Egin bage itzik,

 Ezin pentsanezake

 Dala beste gauzik,

 Senartzako artu nai

 Ez nazula baizik.

 

 14

 

 Senartzat nai alnazun

 Egon naiz galdez, ta

 Ez nazu baietz esan,

 Ezetz ere ezta;

 Ori zuk ez dirazu

 Nai esan itzez ta,

 Beste modu batera

 Baliya zaitez, ta

 Igual da ematia

 Kartaz errespuesta.

 

 15

 

 Baldiñ ez banaitzazu

 Sartutzen gogora,

 Ez det asko pasako

 Erriyan denbora:

 Paraje abetatik

 Juango naiz iñora,

 Egun gutxiren barrun

 Betiko kanpora,

 Buenos Aires'a edo

 Montebideora.

 

 16

 

 Au nik diyot:

 Ez dakit zer esaten

 Ziyon errespuestan,

 Baña nola mutilla

 Donostiyan ez dan...

 Falta zan egunetik

 Pasa diranetan,

 Onezkero sartu da,

 Nere kontubetan,

 Montebideon, edo

 Buenos-Aires'etan.

 


inprimatu