inprimatu
Kontxesi
Izenburua:
Kontxesi
Sinadura:
Bizkarrondo Ureņa, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
595.zk.
Orrialdea:
4

Kontxesi

 

 Maite bat maitatzen det maitagarria

 begi ederra du ta guztiz argia;

  daukat urruti,

 baņan ezin kendu det burutik

  aren itxura;

 saldu al baliteke pisura,

  urriaren truke

 nork erosi faltako ez luke.

 

 Ogeita lau leguaz nago aparte,

 bitartean ba dauzkat milloi bat ate,

  guztiak itxirik;

 nai-arren ezin egon ixillik;

  beti negarrez,

 nere maite maitearen galdez

  ote dan bizi,

 biotz-biotz nereko Kontzezi.

 

 Egunaz argi gutxi, gabean illun,

 konsuelorik ez da neretzat iņun

  maitea gabe

 egin ote nadiņ aren jabe

  oroitutzean,

 zenbait pena nere biyotzean

  ditut igaro;

 maite det ezta milagro.

 

 Ai! au bakardadia eta tristura,

 nere biyotz gaxua ezin pixtu da

  ain dago illa;

 beti dago konsuelo billa,

  bere artian,

 barrengo maitiaren aldian,

  ordutxo biko,

 pena guztiaz lirake ilko.

 

 Nere maitea, zutzaz ni oroitzen naiz

 egun eta baita gabetan txit maiz

  lotan ere bai;

 zu ikustera nik joan naiz

  libre banegon

 or nintzake bigarrengo,

  naiz orduan ill

 ez nuke izango batere miņ.

 

 Lenengo gau batean egin det amets,

 baņa pentsamentuak beti aldrebes

  irteten dira

 ustez neguan zuri begira,

  maite polita,

 kofriaren gaņean jarrita,

  kontu kontari

 Nai nuben baņan esnintzan ari.

 

 Maite nere beti daukat goguan

 ai! orain banegoke ni aren alboan

  iņoiz bezala

 Jaunak amets au kunplitu dezala

  balitz komeni,

 konsuelua ilko nitezke ni

  nere ustean

 maitetxo biotza ikustean.

 

 Nere maite polita, ez da zer etsi

 biyar ez bada ere or naizu etzi,

  lengo lekuan,

 allegatzen naizen orduan,

  ai! au da poza!

 nere maite maitetxo biyotza,

  zuri begira

 pena guztiak aztuko dira.

 

 Zure gauza polit bat orden nerekin

 eskribiturik dago letra birekin

  K ta B. dira,

 askotan nago orri begira;

  ain dira fiņak

 maitetxo pollita, zuk egiņak

  sedas ederki

 kolkoan gorderik dauzkat beti.

 

 Esperantzetan bizi maite goxoa

 noizbait kunplituko da gure plazoa

  eta orduan

 gauza txarrik ez artu buruan

  lengoai utzi

 ez degu pasatzen pena gutxi;

  preso sei urtez

 artuko gaituzte nere uzte.

 


inprimatu