inprimatu
Juana Vishenta Olave
Izenburua:
Juana Vishenta Olave
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
84-96

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Juana Vishenta Olave

 

Bilintx

 

 1

 

 J. B. Nagusi jauna, auxen da lana;

 Amak bigaltzen nau bedorrengana.

 N.J. ¡Ai bigalduko bazinduke maiz!

 Zu ikusita konsolatzen naiz,

 Sinista zazu.

 ¡Oso zoraturikan naukazu!

 ¿Orren pollita nola zera zu?

 

 2

 

 J. B. Amak esandit, etxeko errenta

 Pagatzeko dirurik ez zuben ta,

 Ia egingo diyon mesere

 Illabetian geyenaz ere

 Itxodotia.

 Baña zierto dala ematia

 Pasa baño len illabetia.

 

 3

 

 N. J. Logratzia, errez alare,

 Naiz ori ta beste zer nai gauzare

 Seguru dala, esan amari

 Zu baldin bazatoz mandatari.

 Dudarik gabe,

 Nere borondatiaren jabe,

 Zu zera, Juana Bixenta Olabe.

 

 4

 

 J. B. Beraz, bertatik nua etxera

 Poz aundi bat amari ematera.

 Orain ariyo, nagusi jauna,

 Presaka juan biat amangana.

 N. J. Ez zuazela,

 Portatu zaite nik nai bezela;

 Gaur etxera juan ez zaitezela.

 

 5

 

 Zuben etxia dago urruti,

 Birian zer gerta izan bildurti

 Bada iya pasa da eguna,

 Arratsa berriz dator illuna.

 Orain juatia

 Txartzat iduki, nere maitia;

 Gaur emen bertan gera zaitia.

 

 6

 

 Ez juan etxera, bide oyetan

 Gabaz, bakarrik eta illunpetan.

 Kontura erori zaitia zu;

 Gabaz illunpian juan biazu

 Peligro aundiz,

 Eta obe dezu eun aldiz

 Biyar goizian juan egun argiz.

 

 7

 

 J. B. Ezetz etsiya egon liteke:

 Ni emen gelditu ezin niteke.

 Amak espero nau gaberako,

 Eta ark espero naubelako

 Juan biardet nik.

 Alaba ikusi bagetanik

 Amak izango ez luke onik.

 

 8

 

 N. J. Emen zuretzat dira parako

 Jaki txit gozuak afaiterako,

 Erariya berriz Jaungoikoa

 Illak piztutzeko modukoa:

 Ardo onduba,

 Ontzen urtietan egonduba.

 Malagatikan da bialduba.

 

 9

 

 J. B. Jauna, berrorek, bañan alferrik,

 Badaki armatzen lazo ederrik,

 Lazua eiz bage gera dedin,

 Nere etxian nai ditut egin

 Afaldu ta lo.

 Nayago ditut ango bi talo

 Ta ez emengo milla erregalo.

 

 10

 

 N. J. Biyotz nereko dama pollita:

 Asmoz muda zaite, auxen torita:

 Amasei duroko urre fiña

 Sendatu nai zazun nere miña.

 J. B. Ez jauna, ez, ez;

 Merezi bezin kopeta beltzez

 Esango diot ezetz ta ezetz.

 

 11

 

 N. J. Gañeraberriz, Juana Bixenta,

 Utziko dizute etxeko errenta;

 Kito zor dirazuten guziya

 Kunplitzen banazu kutiziya.

 J. B. ¡Lotsa gogorra!

 Sufritzen dago gaur nere onra;

 Penaz malkuak darizkit... ¡orra!

 

 12

 

 N. J. Nik ditut kulpak; ez egin negar,

 Orlakorik ez ñizun esan biar.

 Animan sentitzen det miña

 Zuri ofensa ori egiña.

 ¡Maldiziyua!

 Ez dakit nun neukan nere juiziyua;

 Eskatzen dizut barkaziyua.

 

 13

 

 J.B. Burkaziyua du ta eskatu,

 Nere biotz onak eziñ ukatu.

 Erakutsi ditalako, Jauna,

 Gaitz egiñaren damutasuna,

 Konforme nago.

 Ez eginta ofensa geyago

 Gaurkua oso aztutzat dago.

 

 14

 

 N. J. ¿Berriz nik egin zuri ofensa?

 Arren orlakorik ez bada pensa.

 Zaukazkat neskatxa fiñ batetzat,

 Eta gusto aundiz emaztetzat

 Artuko zaitut.

 Biyotzetikan esaten dizut,

 Zuretzat ona baderizkizut.

 

 15

 

 J. B. Ori egiyaz baldin badiyo

 Neregana egon liteke fiyo,

 Bañan usatubaz kortesiya

 Ama neriari lizentziya

 Eska bezayo.

 N. J. Ori gustora egingo zayo;

 Biyar goizian juango natzayo.

 

 16

 

 J. B. Banua orain.

 N. J. Atoz onuntza

 birerako aztu zazu laguntza:

 Adi zazu, morroi Jose Joakin:

 Etxera farolan argiyakin

 Aingeru oni

 Gaur zuk laguntzia da komeni

 Kezketan egon ez nariyen ni.

 

 17

 

 M. Aingeru ari lagundu eta

 Orra jauna, egin ostera buelta,

 Birian bai bildurtxo zan bera

 Bañan allegatuta etxera

 Kontentu zegon.

 Orain kezketan ez du zer egon

 Oyera juan, ta pasatu gabon.

 

 18

 

 Eldu zanian urrengo goiza

 Nagusiyak zuben kunplitu itza:

 Juan zitzayon amari etxera

 Andretzat alaba eskatzera.

 Amak txit firme,

 Artuta gero milla informe,

 Gelditu ziran biyak konforme.

 

 19

 

 Andik zortzibat egunera,

 Edo amar ziran ez dakit bada...

 Ez, amar ezin zitezken izan...

 Andik zortzi egunera elizan

 Ezkondu ziran.

 Ezkondu ta etxera segiran.

 ¡Jendia franko bazuten jiran!

 

 20

 

 Bost illebete edo sei ontan

 Ez dirade beti egondu ontan.

 Eman dute zenbait jira-bira,

 Eta gozatutzen bizi dira

 Ditxak ausarki.

 Obeto ezin litezke arki:

 Espero dute aurtxo bat aurki.

 

 21

 

 Dama gaztiak, ez egon ontan,

 Begira zaitezte ispillu ontan,

 Gustatu ta ¡birtute ederra!

 Andretzat artu bere maisterra

 Du nagusiyak.

 Orla irabaztera graziyak

 Saya zaitezte beste guziyak.

 


inprimatu