inprimatu
Ja - Jay!
Izenburua:
Ja - Jay!
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
208

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ja-jay!

 

Bizcarrondo, Indalezio

 

 Beiñ batian Loyolan

 Erromeriya zan,

 Anchen ikusi nuban

 Neskacha bat plazan

 Choriya bañan ere

 Ariñago dantzan.

 ¡Urasen bai pollita

 An pollitik bazan!

 

 Esan niyon desio

 Senti nuben gisan

 Arekiñ izketa bat

 Nai naubela izan;

 Erantzun ziran ezik

 Atzegiñ ar nezan,

 Adituko zirala

 Zer nai niyon esan.

 

 Arkitu giñanian

 Iñor gabe jiran

 Koloriak gorritu

 Arazi-zizkiran:

 Kontatuko dizutet

 Guztiya segiran,

 Zer esan niyon eta

 Nola erantzun ziran.

 

 Dama polita zira

 Politta guztiz ¡ay!

 Bañan alare zaude

 Oraindik eskon-gay;

 ¿Ezkon gaitezen biyok?

 ¿Esan zadazu bai?

 -¿Ni zurekin eskondu?

 ¿Ni zurekiñ? ¡ja-jay!

 


inprimatu