Izazu nitzaz cupira
 
Bilintx
 
 1
 
 Loriak udan intza bezela 
 maite det dama gazte bat, 
 ari ainbeste nai diyotenik	 
 ez da munduban beste bat; 
 iñoiz edo bein pasatzen badet 
 ikusi gabe aste bat,
 biyotz guztira banatutzen zait 
 alako gauza triste bat.
 
 2
 
 Neskatxa gazte paregabia, 
 Apirilleko arrosa,
 izarra bezin dizdizariya, 
 txoriya beziñ airosa; 
 oraintxen baño gusto geiago 
 nik eziñ nezake goza,
 zori onian Austen zaitut,
 ¡nere biotzak au poza!
  
 3
 
 Ez aldirazu antzik ematen 
 nik zaitutala naiago,
 ¡ai! mariñelak gau illunian 
 izarra baño geiago:
 nere orduan zauzkatalako 
 pozez zoraturik nago,
 zu ikustiak alegratu nau 
 triste neguen lenago.
 
 4
 
 Nik ainbat iñork nai dizunikan 
 arren ez zazula uste,
 nere begiyak beren aurrian 
 beti desio zaituzte; 
 eguzkirikan ikusi gabe 
 txoriya egoten da triste, 
 ni ez nau ezerk alegratzen 
 zu ikustiak ainbeste.
 
 5
 
 Arpegi fiña, gorputza berriz 
 ez dago zer esanikan, 
 izketan ere grazi ederra, 
 ezer ez dezu txarrikan; 
 mundu guztiya miratutera 
 zu bezelako damikan, 
 agiyan izan liteke, baño
 ez det sinisten danikan. 
 
 6
 
 Nere betiko pentsamentuba, 
 nere konsolagarriya,
 zu gabetanik eziñ bizi naiz, 
 esaten dizut egiya;
 zu baziñake arbola, eta 
 ni baldiñ banitz txoriya, 
 nik zuk ziñaken arbol artantxen 
 egingo nuke kabiya.
 
 7
 
 Amoriyuak nere biyotza 
 zureganuntza darama,
 erri guziyan zeren dakazun 
 neskatx bikañaren fama; 
 beste fortunik mundu onetan 
 ez det desiatzen, dama,
 aur batek berak izan gaitzala 
 ni aita eta zu ama.
 
 8
 
 Falta dubenak logratutzeko 
 itz egitia txit on du,
 eta nik ere sayatu biat 
 ote gintezke konpondu; 
 gaur nagon beziñ atrebituba 
 sekulan ez naiz egondu, 
 argatik golpez galdetzen dizut: 
 nerekin naizun ezkondu.
 
 9
 
 Ezkondutziak izan beardu 
 preziso gauza txar enbat, 
 ala esaten ari zait beti 
 nere konsejatzalle bat; 
 alaxen ere aren esanak 
 oso utzirik alde bat,
 ongi pozikan artuko nuke 
 zu bezelako andre bat.
 
 10
 
 Zerorrek ongi dakizu 
 aspaldi ontan nagola 
 zuregatikan penak sufritzen 
 bañan ordia au nola; 
 alaxen ere ni gana ezin 
 bigundu zaitut iñola,
 ni zuretzako argizaya naiz 
 zu neretzako marmola.
 
 11
 
 Nere biotza urtzen dijua 
 eta ez da misteriyo, 
 penaren kargak estutu eta 
 zumua kendutzen diyo; 
 begiyak dauzkat gau eta egun 
 egiñikan bi erriyo,
 beti negarra dariyotela 
 zu zerala meriyo.
 
 12
 
 Zu zeralako meriyo baldiñ
 juaten banaiz lur azpira, 
 gero damuba eta malkuak 
 alperrik izango dira:
 beiñ juan ezkero oyen birtutez 
 berriz ez niteke jira,
 ori gertatu baño lenago 
 ¡izazu nitzaz kupira!