inprimatu
Gaztetan dama bati
Izenburua:
Gaztetan dama bati
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
197

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaztetan dama

 

Bilintx

 

 1

 

 Argitasun aundiko

 Perla garistiya,

 Nere osasuna ta

 Nere eguzkiya,

 Baita ere zu zera,

 Maitetxo eztiya,

 Mundu ontako nere

 Desio guztiya.

 

 2

 

 Eziñ fiñago dala

 Da txit seguruba,

 Zuganako dakatan

 Naitasun puruba;

 Beti dauzkat zugatik,

 Nere aingeruba,

 Sentitzen biyotza ta

 Pensatzen buruba.

 

 3

 

 Ixilik gorde arren,

 Asko dira penak

 Nere biyotz gaxuan

 Zugatik daudenak;

 Biazuna bañore

 Minkatzago denak,

 Bañan zuk nai ezkero

 Gora litezkenak.

 

 4

 

 Dauzkatan pena oyek

 Ixilik gordeta,

 Uts biyurtuko dira

 Zuk naizazu eta;

 Bertatik jarriko naiz

 Kontentuz beteta,

 Neria izatera

 Konforma zaite ta.

 

 5

 

 Ez naiz mutill ederra,

 ¡Au lana, au lana

 Ez naiz aberatsare,

 ¡Maitetxo laztana!

 Bañan biyotz bat badet

 Oberik ez dana,

 Betia zuganako

 Amoriyoz dana.

 

 6

 

 Auxen eskeintzen dizut

 Gustizko suabe,

 ¡Arren, egin nazazu

 Zuriaren jabe!

 Bestela penaz ill ta

 Laster naiz lurra be,

 Bada ni ezin bizi

 Niteke zu gabe.

 


inprimatu