Itxaro Bernadeti
Bidegaray, Pierre
1
Esker mila bihotzetik zure bertsuer, Itxaro.
Ezagun da ziren gazte bai eta odola bero
Badu aspaldi ginaudela zure berrien espero
Xoraturik eman gaitutzu xahar ta gazteak oro.
2
Arrapostu egin nahiz banuke xedea jina
Nahiz ez dudan ahala zurearekin berdina
Egun zango bat herrestan ta bihar bizkarrean mina
Bertsuetako gogo guti du duenak nere adina.
3
Badu aspaldi biziki jina naizela mundura
Bertze guziak bezala lanarekin gudura
Duzu erran naizela beldur nadien lerra leizera
Hobe dugu guziek aise ez sartzea ifernura.
4
Ez ninduten haur denboran zu bezenbat eskolatu
Ez zen aise gerla baitzen ber denboran deklaratu
Gazterik behartu zitzaitan goizik etxean gelditu
Kahierak utziz ait-amekin gogotik lanean lotu.
5
Orai omen dire haurrak ainitz eskolatu behar
Zu oraino eskoletan nork ez du eginen nigar
Zer ditake gure herria gazteak joan-ta bihar
Etxe hutsak gero jendeak han-hemenka zonbeit xahar.
6
Etzen guretzat bestarik hola gazte ginenean
Igandetan etxen ginen iluna heldu zenean
Oral gatzeak eskoletan ikasten ari lanean
Hanbat uros nola xoriak ogi-metaren gainean.
7
Bide hoitan zonbat ote egunean zonbeit ehun
Ez omen zaiote import izana gatikan ilun
Partitu ezker, bai dolutu itzul gero berriz eskuin
Jostatzeko aski lekurik kausi ditakenez nihun.
8
Ilun beltzean kanpoan etzaut niri zuhurtzia
Molde bertsuan dabila gauaz basa-ihizia
Xaharrak aldiz bihotzean otoitzeko gutizia
Jainkoari dio galdetzen betiereko bizia.
9
Behar dut erran egia ongi naizela ohartu
Nere hitzak dituzula ainitzak gaizkirat hartu
Ahal dakizu behar dela xaharrer beti barkatu
Nahi badugu egun batez zeru ederrean sartu.
10
Dautzut erraiten, Bernadet, bizi zaitela lorios
Protsimo lagunarentzat atxik-azu amodia
Bertsuen gatik samurtzeko ez du ar gaiten balio
Utziren zaitut orai trankil beraz betikotz adio.