Donoztiritik Limogerat
Bidegaray, Pierre
1
Agur-eta amodio jaun apeza Minaberri
Beha gaude nahiz jakin Limogetik zure berri
Elgarrekilan eman eguna kausiturik xoragarri
Bertsu xinple hauk eman baitut ez zaitela otoi harri.
2
Alta ona, on har zazu gaurko nere parabola
Zurekilan konpainian nor ez laiteke kontsola
Zuk badakizu Euskal-Herrian apezak xuhur tugula
Urrun loan zare gutarik utziz euskaldunak hola.
3
Jainko Jaunak eman dautzu apez eiteko dohaina
Nahi baitzuen ezarri Elizan bere ordaina
Ardi ederrek bai eta txarrek ukan ginezan artzaina
Gida gaitzazu bidean xuxen zirenaz denen itzaina.
4
Nork ez daki ordena zoin den sakramendû handia
Emaiten du guk egin huts guzien barkamendia
Gaztetasunean hor da orroitzen azkar delakotz jendia?
Gero arok apeza nahi uztean betikotz mundia.
5
Badakigu baduzula zure karguan botere
Horrengatik maite duzu libertitzea halere
Ez dugu uste gaizki zirela hor gaindi ere batere
Apez ona nork ez du maite hemen bezala hor ere.
6
Guk dautzugu desiratzen xantza on bat plazerrekin
Segi zazu beti hola hor ere fededunekin
Hartuz beti pazientzia gazte ala xaharrekin
Jesus Jaunak sar-araz gaitzan zeruan oro berekin.
7
Huna beraz hau azkena, jauna, zuri erraiteko
Sort-herritik urrun gatik beti kuraie hartzeko
Oi baginu laster plazerra elgarrekin kausitzeko!
Badaukagu xede osoa zurekin koblan artzeko.