Donoztiriko xaharren eguna
Bidegaray, Pierre
1
Nere lagunak orok barkatu huna paratua nizan
Nahi ginuzke eman bi bertsu orok aditzeko gisan
Otoitz eginik Jesus Jaunari meza sainduan elizan
Herriko eri eta xaharrak beti benedika gitzan.
2
Herrian dugu orok aditu guk artzainaren galdea
Nahi zuela elgarretarat bildu bere xahar artaldea
Berak hautatu baitu eguna, igande aratsaldea
Ikusgarria zen ikustea hango xaharren aldea.
3
Gure elizan hoinbertze xahar ez da ez nihoiz ikusi
Han oro kantuz ez ahal zaion Ama onari itsusi
Bokazioneak ere galdatuz emenda ditzan, Jesusi
Ez dut dudatzen denen gainerat dela amodioz jautsi.
4
Egun ederra dauku muntatu gure jaun erretor onak
Nahi baitzuen ditzagun ahantz gure denborako penak
Orhoit gaitezer4 direla zenbait eriz etxean egonak
Dezagun otoitz kontsola ditzan Ama zeruan dagonak.
5
Erran ditake xahar gaixoa hiltzeaz orhoit dagola
Zeren badaki heriotzea hurbiltzen ari zaiola
Bil-toki huntany elgarrekila nor ez daiteke kontsola
Beste urtean berriz jiteko denak elgarrekin hola.
6
Xaharra gatik bil toki huntan bazen bertsu eta haro
Kondairak eta zeren ginuen gerokotz bapurra bero
Bazen jan-edan nasaiki eta kafea pusarekin gero
Alegerarik gare itzuli gure lekuetarat oro.
7
Azken bertsu hau otoi onhartu zu gure artzain suharra
Badugu zinez bi herri hautan gu denek zure beharra
Zeren daukuzu garbitzen zuhauk arimetako sukarra
Heriotzerat gu preparatuz zure artalde xaharra.