Donamartiri
Bidegaray, Pierre
1
Pesta oroitgarria igande eguna
Bi herriak baterat bildu gaituena
Apez berri gazteak du hartu ordena
Bizia kontsekratuz Jainkoari dena.
2
Memento handi hartan nork ez du ikusi
Xuri xuritan bezti ez baitzen itsusi
Denen bixtan fedea baitu erakutsi
Mundua utzi eta eman da Jesui.
3
Eder zen ikustea aldarean xutik
Bozkariosan kantuz aldare gainetik
Erakutsiz apeztu zela bai gogotik
Fededunen zaintzeko ifernuko sutik.
4
Ez dukezu erretxa hartu dugun lana
Mende lazgarri huntan ez ote de pena
Izan zaitela beti gu denentzat ona
Bakean joan gaitezen Jainkoaren gana.
5
Dugun zurekin ikas Jaunaren legia
Hutsen barkatzen eta egiten ongia
Otoiztuz denek betan Jaungoiko handia
Xuxenik atxik dezan lur huntan jendia.
6
Gora zaiku mintzatu jaun apezpikua
Salbamenduaz baitu egin predikua
Ez dela behar galdu bizi betikua
Apeza dela hortan denen medikua.
7
Jesusek zuen erran iteko elizak
Izan ziten heietan nagusi apezak
Gure hil gaixtoentzat emaiteko mezak
Nor ez gaitu lotsatzen heriotze beltzak.
8
Oi jaun apez gaztea galdatzen dut zuri
Gogoak emanikan naiz bertsutan ari
Arima gaixua maiz dugulakotz eri
Izan zaitela beti gu denen gidari.