Jaunaren lurrunean
Bidaguren, A.
Aitzik-aitz beera datorren ur biurria
edo da gure bizi onen joan urria.
Lau-bost saltotan da ibarretako bakean
t'an doa misterio gaziekin batean.
Guk gurako geunke kanturik luzeenean,
amairik gabeko udaberrien berdean.
Gurako geunke apa gozoen iturria
polpol, agor ezineko maite-iturria.
Baņa; gu illen artean jayo gara eta
bere sakonetara garoaz itxasoak,
zurrunbillo urdiņetan betiko galduak.
Ez azurrik, ez maminik bako are meta,
ur gardenera noiz deituko ete Jainkoak,
lurrun direnean itxasoen olatuak.