inprimatu
Erio
Izenburua:
Erio
Sinadura:
Bidaguren, Angel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erio

 

Bidaguren, A.

 

 Eriok altzo barruan zer gordeten ete?

 Gau baltza ala argi gori eguerdikoa?

 Larria? Itxaroari eusteko kakoa?

 Illek eurak zer ete dira: Uts ala bete?

 

 Zelai zabala ete da mundu au dan beste?

 Itzal aundiko arboladi bide bakoa?

 Illen begietan zer? Barre ala malkoa?

 Eta noiz arte bere kolkoan? Zenbat urte?

 

 Bene-benetan bai eta Eriok kolkorik?

 Ez ete da gero kimera utsa besterik?

 Utsetik ezera tarteko une apurra?

 

 Bein illik, ez begi, ez azur, utsa ba gara,

 zeren gure biziek orrenbeste dardara?

 Erio ez ete Jaungoikoaren agurra?

 


inprimatu