inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Bengoetxea Altuna, Fernando - Zabala
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pernando Amezketarra
Zabala

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
832.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Pernando - Zabala

 

 Pernando:

 

 Errentarik ez bada

 ofizio ontan,

 ezin mantendu geizke

 erregalotan;

 konbiatuagatik

 noizen bein ardotan,

 karga labore gutxi

 libratu errotan;

 asko zeinek daukan,

 ari nazak ontan,

 urre gutxi poltsan;

 sartzen bertsoetan,

 saiatu beharko degu

 beste lanetan.

 

 Zabala:

 

 Manifestoan lago

 errenta gurea,

 kantuz ez dala sartzen

 poltsan urrea;

 ezta libratu ere

 karga laborea,

 asko dadukatenak

 beretzat obea;

 tokante noblea,

 ni gizon pobrea,

 gutxi det sobrea,

 etxean gordea,

 deanarekin pasatzen

 nazu ordea.

 

 Pernando:

 

 Erretiroa ona

 nai badu egindu,

 parranderoarekin

 ez arren bildu;

 zartzaroan oi gera

 geienak umildu,,

 ai nagusi on batek

 artuko banindu!

 karga bat arindu,

 sabela berdindu,

 soņean apaindu,

 lanik ez agindu,

 konponduko giņuzkek

 ori bagendu.

 

 Zabala:

 

 Bizitzea nai badet

 batere arrazoiz,

 gauean oiratzea

 komeni zait goiz;

 jeki berriz neronek

 pentsatuko det noiz,

 alimentu piņa

 bear zenbait sasoiz,

 jan otorduak maiz,

 tragotxoak inoiz,

 egarritzen banaiz,

 gorputzak ez du gaitz,

 nolabait onelaxen

 konponduko naiz.

 

 Pernando:

 

 Itzen bat omen dago

 puntuan artua,

 kantu truke ez dala

 karga artua;

 egin oi duanean

 prezio altua,

 geienean utsikan

 da gure zakua;

 nere trabajua,

 ezin pagatua,

 nago proatua,

 nork du sobratua?

 au nere miseria

 bururatua.

 

 Zabala:

 

 Pernando zuzen zuzen

 jartzen dizut plana,

 eta zuk sinistatu

 nere emana;

 talentu au daukagu

 Jainkoak emana,

 ni nazu burduntzali

 zu zera zartana;

 kanturako lana,

 biok erdibana,

 bestek eman jana,

 poltsan bear dana,

 ondo bizi litekek

 bera nor dana.

 


inprimatu