inprimatu
Orren pollita
Izenburua:
Orren pollita
Sinadura:
Begi-Beltx (Arocena Urrutia, Pablo ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Begi-Beltx

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
48.zk.
Orrialdea:
182

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orren pollita

 

Begi-Beltx

 

 Ara seaskatxoan

 aur sortu berria;

 loak artu diola

 dirudi begiya:

 ametsetan zer dion,

 nai nuke aitzia...

 ­Orren pollita bai ta

 orren aurpegia!

 

 Muxu bat ematian

 esnatu liteke,

 eta esnatutzia

 iñola nai nuke:

 biotza zertan daukan

 asmatu diteke;

 ­orren loan goxoa,

 orren muxu eder!

 

 ­Ixo,ixo aurtxoak,

 irri egiten du!

 ¨norekin itz egin, ta

 nor ikusiko ote du?

 ­Ixo! aingeruekin

 bat egin dezagun,

 «maitetxo» esan eta

 -agur, agur, agur.

 


inprimatu