inprimatu
Kaputxinoa
Izenburua:
Kaputxinoa
Sinadura:
Begi-Beltx (Arocena Urrutia, Pablo ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Begi-Beltx

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
126.zk.
Orrialdea:
84-85

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kaputxinoa

 

Begi-Beltx

 

 Begiak beiti, biotza goyan,

 santutxo baten antzera,

 munduan barna ortxe dijoa,

 denak Jesusganatzera,

 gurutzeari lotuik dagola

 ematen digu aitzera...

 Ara oiņ utsa, bere biziya,

 bere jantzi ta janera...

 

 Jangoikoari eskeņi dio

 bere biotza osoro,

 Jaungoikoa du bere ametsa,

 Jainkoai beirezka dago:

 lagunen alde lan egiteko

 gogua dauka biziro,

 ta pakerik ez gizon guztiak

 Jainkoa maitaazteko...

 

 Uso txuriyak zabaltzen ditu

 egan juateko egoak,

 usategian bai ditu beti

 bere ametsak usoak.

 Egakan doaz erritik erri,

 zabaldurikan besoak,

 kristau biotzak jede bisian

 piztutzen Kaputxinoak.

 

 Gure artean btzi da, baņan

 zeruan dauka gogoa,

 zeruan dago jainkoangana

 egatu naiez usoa:

 Jesus onaren sayetsean da

 beretzat arkaitz zuloa,

 egin dezake kupide gabe

 bereartan kabitxoa.

 

 Paketzalea zoaz, zoaz zu,

 pakea zabaldutzera;

 biotzak ixil, iya itoak

 pakea eske daude ta:

 Jangoikoaren borondatea

 beti da zure bandera,

 Jainko on orren biotz gozoa

 itzuli gure aldera.

 

 Bedeikatua izan zaitela,

 bedeikatua beti, zu;

 gure animak pakea eta

 laguntza zure eskutik du:

 otoi! gugatik Jaunain aurrian,

 otoi! ta gutaz ez aztu:

 Jangoikoaren ordezkaria,

 gure biotza arindu.

 

 Art-izarra da zure bizia

 gure itsaso onetan,

 zu ikustean fedea beti

 ernatzen da biotzetan:

 izan zaitez ba gure gidari

 gure anima-gauzetan,

 bai eta lagun ta anai on ona

 geren estutasunetan.

 

 Gora! sendo bat oyu dezagun

 gora ta gora! beroa,

 paketzalerik gure artean

 ez ori bekelakoa:

 gora dezagun biotz barrendik

 gora dezagun Jainkoa,

 izar gaņean gora dezagun

 berakin Kaputxinoa.

 

 Gau eta egun otoitz egizu,

 nere Aita on laztana,

 biotza larri ta atsekabetan

 zu zera nere laguna:

 gozotasuna zabaldu beti

 gure Jainkoak emana,

 otoi! gugatik, ixuri, Aita,

 zeru-pakea gugana.

 


inprimatu