Zorion-agurra
Batiz, N.
Telespor Aita! Igaz bezela
Bertsoz noa zuganaiño.
Urteetan zu gaur eltzen zara
Irurogeta lauraiño.
Bitarte ortan izan dozuzan
Poz ta nekeak gaurdaiño,
Iñok ez daki zer izan diran
Jainkoak eta zeuk baiño.
Igarri barik bizitza ontan
Aurrera doaz urteak...
Zeinbat dira, ba, uste gendula
Biok giñala gazteak?
Orduan, bai, gu amesti giñan,
Asmo ederrez beteak;
Baiña oingoan zaartu gara ta,
Agur gure amesteak!
Aurten ere ni ezin naz joan
Zeu bizi zaran etxera,
Jaio ziñanen urteurrena
Alai, pozik ospatzera,
Ainbeste lagun onakaz zeuri
ZORIONAK opatzera,
Ta Jainkoari esker beroak
Emoten zeugaz batera.
Euskalerritik urruti gaur be
Ja ori ospatu bear...
Oldozkun orrek erbesterrian
Naigabez daragit negar...
Egaz naroa Gorbei ondora,
Irudimen-bide zear...
Eta biotza nire barruan
Jarten naigabez dar-dar!
Parkatu, lagun zar zintzo orrek,
Gauzok orain aitatzea...
Egun alaia izan daizula
Gaurkoa pozez betea...!
Betidanik guk aske nai dogun
Ama EUZKADI maitea,
Bemoigu Jaunak estuntza barik
Oso laster ikustea!
Bizitza luze, osasuntsua
Emon begitzu Jainkoak,
Ixuri begiz zure barruan
Esker, onespen beroak,
Zeure lanean jarrai dagizun
Onbideratzen gaiztoak,
Asko bai-dira oindiño emen
Graziaren eskekoak.
ZORIONAK! ba, opa dautzudaz,
Gaurko egunez, aixkide,
Irudimenez egin bear nik
Orraiño dodan sail-bide,
Zeure alboan ortxe jarririk
Bazkal-orduan maikide,
Adirazteko beti nozula
Egiazko aberkide.