Urruti ontan ezin...!
Xalokin
Urruti ontan ezin nok jarri
Bertsogintzako lanean;
Oso gatx iatak abestutea
Neurea ez dan lurrean;
Olan jazoten dala iiñoek
Mendiko txori-artean;
Etxoek nunbait pozik aurkitzen
Euren lekuak ixtean.
Alan da guzti emen doakik
Nire Zorion-Agurra,
Euskal-bertsotan, neuk al bestean
Gozo, bigun ta samurra,
Luzeagoa ezin dodanez,
Urtengo ieustak laburra,
Euskal-soloan dabillen arren
Itz billa nire atxurra.
Anboto, Aitzluitz eta Mugarra
Ei dituk ire mendiak;
Arri, etxetan ugari ieukak
Zuen erri Mañaria'k...
An atx artean gogor jo ioen
Euzkadi'ko gudariak,
Euren odolaz gaurdaño gorri
Agiri dozak bustiak.
Urteak dituk i Mañaria'n,
Aixkide, jaio intzala,
Irurogeira uste ioat gaur
Ireak eltzen dirala;
Ludian zear egin dokana
Eztok bidaldi makala;
Goiko Jaunari eske naiagok
Asko luzetu daikala.
ZORIONAK, ba, LON, lagun-maite
Eure jaiotegunean!
Izaizak gaur biotzean!
Goiko esker ta pozak ugari
Or Markiña'ko Karmeldar praille
Zaar ta gaztean artean,
Egun eder bat igaro egik
Ben-bentako bakean!
Erbesterriko leku onetan
Jarri naiak bertsolari,
Baiña neurtitzok osotu nairik
Emen ibilli nok larri...
Ara ta ona, geldi ezinda,
Igesika beroari...
Parkatuidak, ba, ein baioazat
Gatz bako eta logarri...!