Aingeru artera
Xalokin
Semetxoa
Ama... Begira beste aurtxoek
Zelaian iostari...
Ni, berriz, emen, egon ta egon
Iostallu kontari...
Zergatik, ama, ez naramazu
Araxe zelaira?
Iostari aiek, nexka ta mutil,
Lagunek baitira?
Begira Pello'k nola lotzen dun
Pillota txuria...
Eta Loentxo'k orain iantzi dun
Txapeltxo gorria...
Ara, Iosetxo nola dabillen
Gurditxo gaņean...
Baita Potolo arinka atzetik.
Arrapa naiean...
Axun ta Miren sokan dantzari,
Beste bi kantatzen...!
Oro poz, alai, beti iyutika...
Eta ni...? ...maxkaltzen!...
............................
............................
Lo, lo dagidan pixka batean,
Iolasetan ames...
Begiak itxi ere ezin, ama,
Oņaze ta miņez...!
..................
Ama..! Nolako ote aingeruen
Zelaia.. . Pollita...?
An bai pozik iostako naizela...
Egoak iantzita...
.................
Ama...txo...! ba...noa, e-ga-la-ri,
A-ntxe io-sta-tze-ra...
Nora zoazkit, nora, maiteņo...?
Ain-ge-ru a-rte-ra...!