Lasalle'ko anaien etorrera
Baxurko
Juan dan illean
beteak dira
berrogeita amar urte,
ordu ezkero
aurren artean
Ązerbait erakutzi dute!,
gazte askoren
buru ariņek
jakintzaz bete bitarte.
Baionatikan
al zan bezela
iritxi ziran Irun'a,
Ilizan buru
zegon orduan
Soto, Erretore jauna,
bere oldetik
oiei laguntzen
zintzo egin zuen lana.
Ortako egin zan
etxe batean
asirik eskola lanak,
gogoan daukat
lau Anai ziran
ordun etorri ziranak,
guzion buru
egiten zuen
Anai Junien zuzenak.
Anai Junien
jaunak etzuen
iņoiz itz kaxkar ariņik,
baņo ezda're
etzan esango
jolas-minkor da samiņik,
...bere aurrean
denok zuzenak
alako zala jakiņik.
Lau aietatik
bizi da oraindik
Anai Noël jakintzua
ordu artako
gazte on oiek
ain maite zuten maisua,
oroitz goxoaz
gordea dago
bere izen doatzua.
Oraindik emen
dauzkat buruan
zenbait gidarin izenak,
ordutik onuntz
banan banaka
emen igaro diranok,
...Anai Justino,
Joxe Inaxio,
etziran izan txarrenak.
Leon, Pelayo,
ta Leopoldo,
biotz aundiko gizonak,
lagun on asko
emen utzi'ta
beste Erritara juanak
...eta azkenik
aldegin digu
Iņazio Anai onak.
Aren ordezko
etorri zaigu
Anai Zelzo jaun argia,
aldatz gorako
sasoi ontako
bera dute berexia,
danok diote:
-auxe bai dala
langille izugarria.
Emen len ere lan on ugari
egin zon "Patronatuan"
beartzu askon seme apalak
an ikusten genituan,
ta orain berrik eskol berria
bukatutzen dan orduan,
zenbat aur gazte ez da bilduko
praille oien inguruan.
|