[Juanito Legarreta-ri]
Basurko, Juan
Egi garbi bat, esan dezagun,
Seme onak, beti dira ezagun.
Zu, aspaldiyan juana urruti,
¡Irún, oroitutzen zaizu beti!
Au da egiya...
Seme bat, jator eta garbiya,
Naiz Chile-n, orain euki kabiya.
Biotza pil pil jartzen zait neri,
Azaltzen danian maitasun ori.
Gure anai maiteak urrundik,
Oroitz gozoa biotz barrendik,
Digu bialtzen,
Irun-go, gora berak jakiten,
J. L. zu, zera saiatzen...
Ai zer goxoki, zera oroitzen,
Luxito-kin nola ziñan ibiltzen,
Maximo, eta beste lagunak,
Erri ontan denak ezagunak,
Ta Legarreta...
Beti onuntz begira jarrita,
Zein maite dezun, Irun polita.
Or, Amerikan, Irun-dar denak,
Artu itzazute, ba, zorionak...
Ta, zuek ere, zazute jakin,
Biotzez nola gauden zuekin
Anai maiteak.
Lagundu, dezaigula pakeak
Bukatu arte, gure urteak.