Jesus aurtxoa
Yurre, Julian
Seaska batean
dago Jainkoa;
zerutik etorri
zaigun Aurtxoa.
Aur politagorik
ez dut ikusi;
izarrak bezela
distira dagi.
Urrezko illeak,
ezpain gorriak;
zeruak iduriz
urdin begiak.
Musuak dirudi
loretegia;
bi masail ederrak
arrosa bana.
Seaska ondoan
dago Maria,
errurik gabeko
lili zuria.
Eresi samurrak
oiuz ari da,
lotan jarri dedin
Seme laztana.
Aingeruak dira
zerutik jatsi;
zilarrezko egoz
Aurra estali.
Goizean arrosak
zabaltzen dira;
Aurrak ideki du
oo polita.
Ta gozo dario
mintzo ezea,
egun-sentiari
intza bezela.
«Gizonen begira
aspaldi nago;
ai! Ama, noiz dira
noiz etorriKo?»
«Seme, laster dira
zuganatuko;
bitartean egin
lo, maitea, lo.»
«Mendien gañean
dago elurra;
ene biotzean
maitasun-garra.
Ai! Biotz gaxoa
urtuz dijoa,
argizagi leuna
sutan bezela.»
«Ai ene Semea!
ixil zaitea;
biotz guzia dut
erdiratua.
Aingeruak dira
joan lurrera,
gizon guziai
dei egitera.
Ara, entzun, Seme,
oiu ozena;
goi zeruan aintza,
bean pakea.
Artzaiak badatoz
zure aurrera,
emaitz ederrenak
zuri ekartzera.
Eguzki-aldetik
iru Errege
datozkitzu ere
zugana, Seme.
Ta lurreko gizon
guztiak gero;
bitartean egin
lo, maitea, lo.»
lrriz begiratzen
Aurrak Amari,
ta lo egiteko
begiak itxi.
Eguzki itzaltzean
ixten loreak;
Aurrak ere ditu
itxi ezpaiñak.
Ai bere ondoan
orain banengo,
arrosa erdian
pa emateko...!
Seaska gañean
dago Jainkoa,
zerutik etorri
zaigun Aurtxoa...
|