inprimatu
Zezen-suzkoa
Izenburua:
Zezen-suzkoa
Sinadura:
Baroja, Serafin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baroja, Serafín

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
144

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zezen-suzkoa

 

Baroja, Serafin

 

 Danboliñaren jirac kalean

 daramatzi-jendeac airean

 chistaaran

 ta atabalen

 soñu alayean.

 Erriko biztanle guziac

 plazara dirade etorriac,

 arratzeco

 zezeneko

 suac ekarriac.

 ¡O Donostiko zezen-suzkoa

 izan zaitez zorionekoa!

 

 Irtena da zezena arkupetic,

 chingarra dariola atzealdetic,

 danbadaka,

 ta jiraka

 jendeen tartetic.

 Zalapart artan zenbat nazpill,

 zenbat karrasi, zer iskanbill,

 itzumuka,

 trunbulluka,

 jende dena dabill.

 ¡O zu, zezen onen autorea.

 izan zaitez gloriz betea!

 

 Damacho gazte ta galai bat

 elkarri adi bat ezin egiñac,

 arkupetan,

 kiriketan,

 ¡ay, zer alegiñac.

 Zezen-suzkoa bada aurrean,

 iges egiñ nairic asmoan,

 zeren larri

 diran jarri

 elkarren ondoan.

 ¡O zenzen pizkor chingar jariyo,

 Zenbat kontu zure mediyo!

 

 Su-kurpillac dijoaz astera,

 zezen-suzkoa igo dute oltzera,

 argi pillac,

 su bombillac

 dijoaz airera.

 Zeñen argi politak dira

 maite degunarl begira,

 bat batetan,

 begietan

 ikusten badira,

 ¡O, bai,dira, bai, chit chingartiac

 biotz-suzko baten argiac!

 

 Bejondaizula, zezen suzkoa,

 Donostiaren inbenzioa,

 gazteentzat.

 ta zarrentzat

 fest gaiñ-gañekoa.

 Ez, bada, jendeac, nagitu,

 plazara joan gabe ez gelditu,

 far asko egiñ,

 dantzatu ariñ

 ta asko dibertitu.

 ¡Zezen-suzko eder on degizula,

 gaur ta beti bejondaizula!

 


inprimatu