inprimatu
Bernardoa. Ronzesballes-ko batallea
Izenburua:
Bernardoa. Ronzesballes-ko batallea
Sinadura:
Balbuena
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Felipe Arrese ta Beitia)
Egilea(k):
Balbuena
Felipe Arrese ta Beitia

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
367-370

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bernardoa. Roncesballes-ko batallea

 

Balbuena

 

 Andiustea jayoten joyan egunerako

 Urrezko klarin batek beiņ eban iratzarri,

 Askorentzako azken eguna izango zala

 Onek begia zabalduaz bat iragarri,

 Tronpetearen durundu otsa ugar ebillan,

 Alderdi bitan indarrak ziran metan jarri,

 Izarren jarrai etorren ordu aiņ odoltsuan

 Galtzairuz gogor egite arren miņ alkarri.

 

 Aise bolada puztsuak sua zabaltzen eban,

 Igar leorrik aurkietan zan basartera,

 Ango lesarren erre zarata eskergea zan,

 Eltzen zalako leku asao a ta urriņera;

 Izerdiz busti egin zirean ereņozdiak,

 Bedarra zeatz bajoian dana austutera,

 Isioturik kiskal kiskalik garrak isten dauz,

 Larrak tutarras, laster alderik aldenera.

 

 Atabal eta tronpeta soņu garratz artean,

 Aldapan zear goruntza doaz arnas oska,

 Ach arte eta erripa bildur garrietatik,

 Franziatarrak guztiz ugari ta pilloka;

 Pirineoko piņoak eta mendiskak ori,

 Ikusitean jarriten dira dar dar loka,

 Ibarrak bere larritzen dira zirealako,

 Eurai lekua egiteko duiņ naiko ozta.

 

 ĄO! Pirineo agura zar ta buru makurra!

 Erreņu andi bien oiņkaden lokarria,

 Zeruak berak emonik dozu beso sendo bat,

 Erreņu bioi jarri dayezun ebagia:

 Izan bazara gaur arteraņo, beti ta beti,

 Bakegintzako mugarri altu eregia,

 Gaur alde biok zure gaņera; baņa jo dabe,

 Oso galtzera zeunkan lo gozo onegia.

 

 Alan diņozu minberaturik zeure barruan;

 ŋNok galdu deusku emen genduan bake ederra?

 Bertako zirku zurkuloetan ŋze deabruzko

 Asmaziņoek sortuta dogu oraiņ gerra?

 ŋNire kolkoan nundik ta nora ainbesteraņo

 Billatu dabe armak sartzeko une ezkerra?

 Ainbeste ospe baralla eta astrapaladaz

 Ekarriteko uste bagarik saill okerra?

 

 Abian ziran alkarreganuntz urreratuaz,

 Sua daroe amorraturik barruetan,

 Zorigalduzko menditzarraren mugetan barriz

 Etortekoen larritasuna zan sometan;

 Gertetako ta jazo bearrik aurkitzen zana,

 Ado tristeak gorderik euken biotzetan,

 Oņa aurrera baņa bitzuak botaten dabe

 Dudazko bide laban laņotsu illunetan

 

 Zugaztietan inoz badira irudituten,

 Lantza ta kasko antzeko tayu berezkuak,

 Modu berean ango armadak bere zirean,

 Zugatz askoko baso arloen antzekuak:

 Eta Eguzki izpiak jota galtzairuetan,

 Sortzen ebezan chimista bizi disdistsuak,

 Uste zeikean zirala nartza eta sastraka,

 Norbaitek suaz erre zeitezan isiotuak.

 

 "Gudan gudara gudazaleak" tronpetak diņo,

 Eta bakochak bere aldetik baderautsa,

 Ronzesballesko mendi guena negarrez dago,

 Zotinka, ayenez, illetaz eta zizpuruka,

 Galtzairuaren zartadak eben zirt zart egiten,

 Pirineoren belaunak dabiltz alborunzka,

 Auzoetako ama samurrak euren kolkoan

 Gordetan dabez umeak besoz estutuka.

 Doaz, badoaz Durandarte-gaz Oton Rainero,

 

 Anselmo, Alardo, Kaiferos eta Abibio,

 Kodofre-rekin eskuadra bat eginda sendo,

 Turpin, Rikardo, Belengero ta baita Naimo,

 Espaņatarren soldaudiari esetsiagaz,

 Euren galtzairu zorroztuakaz ill da erio,

 Amaikachori artzen dabeezan zaurietatik

 Iturri baten gisan odola badario.

 

 Zenbat birrindu, triskau, apurtu ta zatituten,

 Dituezala doaz bideak edegirik,

 Gizon mordoak arnasa baga bertan ichita,

 Bizidun asko gelditzen dala erdi illik;

 Batak bularra ezpataz dauka iragotua,

 Besteak lantzaz saiets artea ebagirik,

 Or bat, an bi ta, bestean amar, aruntzago eun

 Kanpo guztia ill ta zaurituz estalirik.

 

 Beingo batean zelan airean anabasitu,

 Areriozko soldadu aldra ta pilluak,

 Ezin ezautu zeikean meta berarizkorik,

 Ebiltzalako ganora baga banatuak;

 Naiz zaldizkoak, zeiņ oņezkoak, giak galduta,

 Itsumendiak oso eukazan opillduak,

 Martek daukazan gerrakolege eta neurriak

 Al zan moduan, zirudiela zoratuak.

 

 An ez egoan bururik eta zuzentzallarik,

 An arteztzeko euren soldaurik ordenara,

 An ari puskak zelan nolanai batzen direan,

 An zen mataza arildu ezin egin zana;

 An errutsua eta koldarra nastu airean,

 An normandiar, godu, prantzes ta espaņarra,

 An noble zana, zein ta etzana, goi ta bekoa,

 An nastu ziran armaduna ta ezeukana.

 

 Beietan barriz ezpata soņu eta zaratak,

 Burrundarakaz jotorriak dauz eranzuten,

 Aise nastuak durundu miņez ezin egonda

 Auzoetara daroez miņok zabalduten;

 Troketan barriz odol erreken artean datoz,

 Armak, kaskoak, gerrako tresnak amilduten,

 Ibarretaruntz, nun gorputz illez danak ereiņik

 Begi biziak beste gauzarik ez ekusen.

 


inprimatu