inprimatu
Maitechoren eriotza eta aita baten negarra
Izenburua:
Maitechoren eriotza eta aita baten negarra
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
334-335

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maitechoren eriotza eta aita baten negarra

 

Lopez Alen, Franzisko

 

 ĢUda berrian, ifar aizea

 Osto tartean dabillenean

 Dardaratuaz guztiz polliki

 Adar daudenak arbol gaņean

 Eguzkiaren atera aldia

 Azaldurikan mendi atzean

 Dizdizaturik erraņu urreak

 Errekak berak daukan urean:

 Eta zelayan gaņera berriz

 Lorecho sortak usaidun fiņak

 Orri tartean intza gorderik,

 Jaunak zuretzat bezela egiņak:

 Nere maitecho ŋez alda egiya

 Gure gandikan penak, samiņak

 Joaten dirala au ikusirik

 Etorririkan ai! atsegiņak?

 ..........................

 ..........................

 Non dezu? Non? esan nazazu

 Ezpain zureak zeukan irria

 Dana gozoro biurtzen zuben

 Naitasun ezti chit naigarria?

 Baņan, ez nazu entzuten iņoiz?

 Zabalditzatzu, maite, begiak,

 Atzo zeudenak guztiz erneak

 Gabeko izar beziņ irgiak:

 Begira, maite, ara aitacho

 Negarrez nola dagon ondoan

 Ez dezulako ezagututzen

 Berak zer senti duben kolkoan:

 Oi!... ara: ara, sentitzen dezu

 Chituen pi... pi... emen, auzoan?

 Eta choriak nola kantari

 Dabiltzan egan gure soroan?ģ

 ............................

 ..........................!!

 Onela arizan, aita bat, oya zeguen parean

 Onela arizan, menderatuba antsi berean,

 Bere alaba mintsu zegona alai nairikan,

 Aitak maitatzen duben bezela biotzetikan.

 Baņan ill zayo bere alaba uste gabian

 Ta aita dago bere ondoan, ez jakiņian,

 Ez du sinisten bere alaba illa dagola,

 Ez du sinisten aurra mundutik joan zayola.

 Aitak laztantzen du besoetan ikusirikan

 Ez dubelako entzuten berak dion itzikan.

 Ta igarririk aita maiteak gorputzen otza

 Urratu naidu antsi malkotan bere biotza

 .......................................

 .....................................!!

 Gertaturikan aingeru bat geiago zeruan

 Eta maitecho illa bere aitaren besuan!

 


inprimatu